Archives for 27/03/2019

Ezta goretex-ekin ere…

Urtarrilaren 27an hirugarren mendi-irteera egin genuen, Alonsotegiko PR-101 ibilbidea egitera. Pronostikoak eguraldi txarra ematen zuen.

Ibilbidearen lehenengo zatia hormigoizko pista batetik egin ondoren, Santa Quiteriako ermitaraino iritsi ginen, eta bertatik, bidezidor bati jarraituta, Piedras Blancas gunera heldu ginen. Ondoren pista bat hartu eta Sasiburu mendiaren tontorrera abiatu ginen (459 m.). Hori izan zen eguneko unerik txarrena: haize-bolada bortitzak eta euriak ez ziguten gailurrera aurrera egiten uzten. Oso egoera eskasa, eta aterki askoren hagaxkak okertu egin ziren…

Behin tontorrera iritsita, bidea laburtu eta zuzenean jaitsi ginen Santa Agedako ermitara. Indarberritu egin ginen bertan. “Hamaiketakoa” egin ondoren, lehenengo hegoalderantz jo genuen eta gero hego-mendebalderantz abiapuntura heltzeko.