Archives for May 2020

Gurasoen Elkartean 20/21

Ikastetxeko bizitzan parte hartzera animatzen zaituztegu, IGEko bazkide eginez. Zuen kuotak gure seme-alabentzako jarduerak antolatzeko eta programatzeko tresna dira.

Kuota (30 € seme/alaba bakarra baduzu eta 40 € gehiago badituzu) banku-transferentzia bidez ordaintzen da matrikula egitean (baina familiaren bati pasatu bazaio, urteko edozein unetan egin dezake, gure kontuan sartuta eta ikaslearen datuak eta egiten duen kurtsoa adierazita).

Kontua: Caja Laboral  ES59 3035 0425 29 4251002365

Kontzeptua:  Ikaslearen abizenak, izena eta zein kurtsotan dagoen

Dirua sartu ondoren, bidal iezaguzue mezu elektroniko bat elkartearen helbidera (geu17unamuno@gmail.com) eta gaian adierazi “BAZKIDE BERRIA” eta honako datu hauek erantsi:

  • Ikaslearen datuak: Izena eta abizenak
  • Harremanetarako datuak:  posta elektronikoa eta telefonoak
  • Kuota elkartearen kontuan ordaindu izanaren adierazpena edo egiaztagiriaren kopia (30 € seme/alaba bakarra baduzu eta 40 € gehiago badituzu).

Guraso Eskola Online

Bizi dugun konfinamendu egoera eta familia askok Guraso Eskolarekin jarraitzeko egin duten eskaera dela eta, BIGEk ikasturteari jarraipena emateko aukera eskaini zigun Guraso Eskola online eginez, aurten hasita zegoen talde osoari, eta aukera aprobetxatu genuen, jakina.

Hitzaldia Soma Institutuko plataforma birtual pribatuaren bidez eman zen, eta hamabost eguneko jarraipena izango du.