Unamuno atletismo taldeak 2023-2024 ikasturtean izena emateko epea ireki du. Hemen gazteek modu dibertigarrian ikasi ahal izango dute atletismoa, jolasa entrenamendu-metodologia gisa erabiliz. DBHko 3. mailatik aurrera lehiaketa federatura pasa ahal izango dira, teknifikazio etapan eta kross lehiaketetan eta pistan parte hartu ahal izango dute.
Unamuno Atletismo taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kros, Pista eta hainbat herri-lasterketatan eskola-kiroleko programan parte hartzen du.
Atletismoan arituz, gazteek gaitasun fisikoak eta psikomotrizitatea hobetuko dituzte. Gainera, jarduera honek beste kide batzuekiko harremana sustatzen du entrenamenduen bidez eta kirol-ekitaldietan parte hartuz.
Informazio gehiago: [Atletismo Unamuno 2023-24]