COVID19 eta jarraibideak

1586550990157

Guraso, ikasle eta irakasle agurgarriok:

 

Behin kasu positiboak agertu direnean ikastetxean, protokoloari jarraituta eta joan den astean igorritako gutunari jarraituz, honako puntu hauek argitu nahiko genituzke:

  • Ikasleen positiboak komunikatzea: gurasoek (ez ikasleak) Institutuan informazio hori lehenbailehen jakinarazi behar dute telefonoz zuzendaritzara deituta eta Ikasketa Burua edo COVID arduradunarekin hitzeginez.
  • Ikasle batek sintomak baditu, bere medikuarengana jo beharko du eta hark erabakiko du nola jokatu.
  • Ikasleak konfinatuta egon beharreko kasuak: OSIk (Osakidetzako Organización Sanitaria Integrada) positibo baten aurrean rastreoa egin ostean eta kasu bakoitza eta honen kontakto estuak baloratu eta gero, konfinatu beharreko ikasleen izenak emango dizkigute bai familiari zein ikastetxeari.  OSIk ere argituko du nortzuk eta noiz arte etxeratuak egon behar duten. Bada ez bada, informazio guzti horren berri eman ikastetxeko Zuzendaritzan, informazio guztia kontrastatu eta egiaztatu ahal izan dezan eta neurriak har ditzan.
  • Konfinamendua eskolatik kanpoko ekintza baten ondorioz: gure ikasleak eskolatik kanpoko ekintza baten ondorioz, honen medikuak hala aginduta, edota OSIk harreman estuko pertsonak direla erabaki ostean, eta konfinatuta egon behar duela erabakita, ikastetxean horren berri eman beharko du.  Ikasketa Buruarekin hitz egin eta honek ikastetxeari dagokion OSIrekin hitzegingo du datu horiek guztiak konprobatzeko.
  • Behin konfinamendua hasiz gero, Osakidetzaren aginduei jarraituta eta Zuzendaritza jakinaren gainean jarrita, ikastetxea klaseak telematikoki antolatzen hasiko da, konfinazio epea bukatu arte. Baina gogoratu, mesedez, baldintza hau emateko ezinbestekoa dela denon kolaborazioa eta ulermena, eta informazio guztia, argi eta lehen bait lehen, Ikasketa Buruari

Eskerrik asko esandakoak ulertzeagatik eta zuen laguntzagatik,

 

Zuzendaritza