Archives for October 2018

Urtarrilaren aurretik gurasoen eskola garatuko da.

18/19 ikasturtean gurasoen eskola izango dugu. Prestakuntza eta partekatzeko gunea izateaz gain gure seme-alabekin eguneko hartu emanetan sortutako arazoak, beste guraso eta gai desberdinetako adituekin prestakuntza eta partekatzea lantzeko tokia. Gaiak eta datak prestatzen ari gara eta berandu baino lehen gai hauen gaineko berriak izango dituzue.

Ikusita zein gustura dauden sekulakoa da hau!

 

 

Trafiko istripuen prebentzioaren gaineko Tailerra

Gurasoen elkarteak ikastetxearekin batera trafiko istripuen prebentzioaren gaineko tailerra antolatu du. Prestakuntza ekintza hau Batxilerreko bigarren mailako ikasleentzat da eta trafikoa jokoa ez dela eta zirkulazio kodea zaintzea ( zirkulazi-argiak, bidegutzeak,…) du helburutzat.

 

 

Nola lagundu gure seme-alabak arriskurik eta gehiegikeririk Gabe Internet gustora erabil dezaten.

Urriak 17, asteazkena

BILBO

Ellacuria aretoa

Ramón Rubial 1, (Deustuko Unibertsitatea, CRAI liburutegia)

19:30 – 21:00

9-10 urteko gure seme-alabei Internet sarrera duen gure sakeleko telefono zaharra emateagatik arazorik egon ahal da? Gure seme-alaba nerabeen sare-sozialen bat jarraitzea ona da? Lineako jokoetarako jarraibideak eman behar diegu? Fortine moduko jokoak mendekotasun sortsaileak edota ziurrak al dira? Joko hauen gainean zer jakin behar da? …

Gai hauen gainean hitz egiteaz gain, gure seme-alabak sakeleko telefonoa, bideojokoak eta sare sozialak ondo erabilitzeko aholkuak emango dituzte.

Hizlaria: Jorge Flores. Pantallas Amigas en sortzaile eta zuzendaria.  Adin txikikoen eta Interneteko Segurtasunean aholkulari eta aditua

Unamunoko hiriko ortuak abian daude jadanik

Heldu dira loreontziak eta lurra eta berandu baino lehen hiriko ortuak Unamuno Institutuan izango ditugu. Gurasoen laguntza duen esperientzia eder honekin ikasleak zuzenean nola erein, landarearen garapena eta ortua zaintzeak dakarren ardura eta lana ikasiko dute. Liburuen teoriatik haratago doan ikasketa eta eskuak zikintzea eskatzen duen ikasketa.

Unamuno Guraso Elkartearen Batzar Orokorra: ekainaik 4

Datorren ekainaren 4an, astelehena, arratsaldeko 18:30ean lehenengo deialdian eta 19:00etan bigarrenan, Guraso Elkartearen Batzar Orokorra egingo dugu; Elkarteko bazkide guztiak zaudete gonbidatuta.

Gai-zerrendako gaien artean, 2017-18 ikasturteko Txostena eta aurrekontuak onartzeaz gain, Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzeko hauteskundeak egingo ditugu. Kasu honetan, presidenteak, idazkaria eta hainbat batzordekidek beren kargua utziko dute.

Anima zaitezte

Guraso Elkartearen bilera: urriak 1

Datorren urriaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan, Miguel de Unamuno Institutuko bilera-aretoan elkartuko gara Guraso Elkarteko gurasoak. Bertaratu eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizugu.

Jarduerez jositako ikasturtea

Pasa den ikasturtean Guraso Elkarteak Unamunoko haurrentzako jarduera eta irteera anitz babestu zituen

  • Gamarrako igerilekura ikasturte-amaierako irteera, DBH 1 eta 2ko ikasleentzat
  • Hainbat saskibaloi-saski erosten lagundu genuen, gure haurrek kirola egin dezaten Unamunoko jolastokian
  • DBH 3. mailako ikasturte-amaierako irteeraren zati bat diruz lagundu genuen
  • Hizkuntza Saileko ikasleentzako irakurtzeko liburuak lortu genituen
  • Unamuno kirol-kamisetak finantzatzen lagundu genuen
  • Batxilergoko 1. mailako ikasleek antzerki-obra bat ikusteko sarrerak erosten lagundu genuen
  • Ingeles, frantses eta alemaneko trukeak sustatu genituen

Ikasturte berri honi begira, proiektu anitzetan ari gara lanean; laster azalduko dizkizuegu.

Hiri-baratzeak Unamunon

 

Unamuno Institutuak Hiri Baratze ekimena jarriko du abian, eta Guraso Elkartearen babesa eta laguntza ekonomikoa izango ditu.

Esperientzia paregabea da, gure haurrek ezagut dezaten zein de jaten ditugun elikagaien jatorria, ezagut dezaten landareen hazkuntza-prozesu naturala, baita erantzukizun eta antolaketa balioak ere.

agian, brokolia ere maitatuko dute

 

Etorkizunaren menpekotasunen gaineko jardunaldia.

Etorkintzak antolatutako jardunaldi hauek datozen urriaren 3an, asteazkena eta urriaren 4an, ostegunean izango dira.