Archives for May 2021

Besaide mendira igoera maiatzak 23

Mezu elektroniko honen bidez gogorarazi nahi dizuegu datorren igandean, maiatzaren 23an, mendi irteera izango dugula. Oraingoan Besaidera joango gara.

Irteeran parte hartu nahi dutenek honako informazio hau eman behar dute:
1.- Aurreko irteera egin badute, mendiko taldeari wsap bat bidaliz, ikaslearen izen-abizenekin.
2.- Lehen aldiz apuntatzen badira, (geu17unamuno@gmail.com ) helbide honetara email bat bidali eta ikaslearen izen-abizenak eta amaren, aitaren edo legezko tutorearen harremanetarako telefonoa eman.
Bi kasuetan, izena emateko azken eguna maiatzaren 19a da, asteazkena, 14:00etan.

Argazkia:Mendicat

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Aurten ere ospatuko dugu maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz katalizatzaile gisa.

Bere nortasuna aurkitzeko prozesuan dauden nerabeen guraso garenez, egun honetaz baliatu nahi dugu geure buruari galdetzeko nola laguntzen, hartzen eta aberasten dugun gure seme-alaben garapenaren funtsezko une hori.

Ganeroitz. Alonsótegi

Gaur, maiatzak 9, gure mendizale ausartek Ganeroizko tontorra (561m) gainditu dute Sasiburuko mendikatean. Goizeko 9etan, motxila eskuan, maskara ahoan, Alonsotegirako autobusean sartu dira, bertatik abiatu baita ibilbidea.

Igoera erraza izan da, txutxez eta barre-algaraz betea… Ibilbidean zehar, Humilladero ere ezagutu dute, eta Atxurietako ikuspegi zoragarriak ikusi dituzte.

Arratsaldeko ordu bietan, 9 km, 500 m-ko desnibela eta hamaiketako gozo baten ostean, etxerantz abiatu dira.

Iristean, tximistekin eta trumoiekin ekaitz batek ongietorria eman die eta horrela amaitu da goiz on bat naturan