Archives for 02/02/2023

Guraso Eskola. Familia. Osasunerako gunea

Zure seme-alabak hezteko erronkaren aurrean gakoak eta baliabideak aurkitu nahi dituzu? Otsailaren 14an institutuan hasiko den “Guraso Eskola” ren edizio berrian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Topaketa hauek informazio eta prestakuntza gunea dira, hor arlo ezberdinetako adituek familiei seme-alaben hezkuntza prozesuan orientatzen eta laguntzen saiatzen diren. Doako programa da eta nahieran egina, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua.

Hauek dira horietan lantzen diren gaietako batzuk: hezkuntza-ereduak, arauak eta mugak, hezkuntza emozionala, familiako komunikazioa, gatazken konponketa, jazarpena, sexu-hezkuntza, teknologia berriak, ikasteko ohiturak, elikadura eta nutrizioa, kontsumo problematikoen prebentzioa…

“Gurasoen Eskola”k Bizkaiko hainbat eskola eta institututan gauzatzen dira, eta balorazio bikaina jasotzen dituzte beren kalitateagatik eta berrikuntzagatik, bai gurasoen aldetik, bai irakasleen aldetik; BIGEk antolatzen dituu eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen du.

Lehenengo hitzordua hau izango da:
Eguna: otsailak 14, asteartea
Ordua: 17:30
Tokia: Batzar aretoa (Unamuno BHI)

“Círculos de diálogo” ekimena ezagutzeko Miguel Catalán Institutuko ordezkariekiko topaketa

Urtarrilaren 26an, Madrilgo Miguel Catalán de Coslada Institutuko lagun talde bat etorri zitzaigun, “Círculo de diálogo” proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genezan. Praktika “errestauratiboa” da, Madrilgo zentro horretan aspalditik praktikatzen ari diren ikastetxeko eta ikasgelako harremanen kalitatea hobetzeko. “Miguelen artean” izenburua jarri diote topaketari, eta GEU Unamunok ekimena babestu egin du.

Bi ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta familiek elkarbizitzarako hainbat jarduera jarri genituen abian, eta horien bidez erakutsi ziguten nola funtzionatzen duten “zirkulu” horiek eta, horien bitartez, nola hobetu dezaketen ikastetxeko bizikidetza.

Ikasturte eta adin desberdinetako familiek, irakasleek eta ikasleek proiektuan parte hartu dute (DBHko lehen mailatik Batxilergoko bigarren mailara) eta, azaldu digutenez, esperientziaren sentsazio oso positiboekin geratu dira.

Miguel Catalan Institutuko lagunei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, beren esperientzia hemen partekatzeagatik, halaber, gure ikastetxeko Zuzendaritza taldeari zorionak eman nahi diogu proposamena egiteagatik.

Topaketaren irudi gehiago ikusi nahi badituzu: [IES Unamuno]