Archives for November 2024

GEU Unamuno eta Ordezkaritza-Organo Gorena (OOG) berritu dugu

Geu Unamunoren eta OOGko (Ordezkaritza-Organo Gorena) familien ordezkaritzak eguneratu  ditugu. Urte askoren ondoren, IGEaren ordezkaritzan izan diren hainbat lagunak beren karguak utzi dituzte, euren seme-alabek ikastetxea utzi baitute. Hori bai, urteak daramatzaten amak mantentzen ditugu erakundean, eta beren jarraitutasunarekin ikasitakoa bidean ez galtzea bermatzuko dute. Horrez gain, izen berriak gehitu dizkiogu taldeari.

Gaur egun, Geu Unamunoren zuzendaritza honela geratzen da:

  • Zuzendaritarekiko harremana: Nany Pérez Hoyos eta Iratxe Trojaola
  • Diruzaintza: Estibaliz Martín, Iñaki Andion eta Olatz Gorriño
  • Idazkaria: Arrate Tellaetxe
  • Komunikazioa: Luis Luque
  • Ibilbideko zentroekiko harremana: Esther Terradas
  • Mendiko koordinazioa: Charlotte Bonnin
  • Guraso Eskolaren koordinazioa: Mª Jesús Argüello

Ana Arberas, Maria Jose Soria eta Noelia Apariciori gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu urte hauetan  izan duten arduragatik. Haien lana funtsezkoa izan da GEU Unamuno gaur egunera arte indartsu iritsi ahal izateko.

 

Datozen hilabeteetan, elkartean urteak daramatzaten hainbat gurasok kargua utziko dute ere bai; hori dela eta, kide gehiago behar ditugu lehenbailehen, beren funtzioetan ordezkatzeko, elkarteko lan guztiak egin ahal izateko. Animatzen zaitugu GEUrekin harremanetan jartzera eta ahal duzun neurrian kolaboratzera.

 

Dakizunez, IGEan parte hartzeko aukera zabalik dago (eta oso beharrezkoa da) gurasoen kolektibo guztiarentzat. Bakoitzak ahal duen neurrian eta gogoz egin dezake ekarpena, Ordu batzuetatik hasi eta… Guztion artean gauza asko egin ditzakegu gure seme-alabei mesede egiteko.

OOG berritzea
Bestalde, OOGko familien ordezkaritzak ere aldaketak izan ditu azken hauteskundeen ostean. Guraso Elkartean bezala, amak joaten dira zentroko zuzendaritza organo gorenaren ordezkaritza uzten: Nany Perez Hoyos eta Estibaliz Martin, hainbeste urte eman dituztenak bertan familiak ordezkatzen.

 

Gaur egun familien ordezkari dira OOGn: Arrate Tellaetxe, Iñaki Andion, Iratxe Trojaola, Nekane Aiartza, Belen Garcia, Marta Ayala, Olga Perez, Susana Aguayo eta Luis Luque.