Hitzaldia : “Nerabeak eta pornografia”

Hitzaldia: “Nerabeak eta pornografia”
?: Urriak, 17
? : 17.30etan
?: Liburutegia. Miguel de Unamuno Institutuan
Antolatzailea: GEU Unamuno Gurasoen Elkartea. BIGE Gurasoen Elkartea

Korri egizu eta eman izena Unamuno Atletismo Taldean

Unamuno Atletismo Taldeak 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea ireki du.

Talde horretan, gazteek atletismoa modu dibertigarrian ikasi ahal izango dute, jolasa entrenatzeko metodologia gisa erabiliz. DBHko 3. mailatik aurrera, lehiaketa federatura igaro ahal izango dira, teknifikazio-etapan, eta kros- eta pista-lehiaketetan parte hartu ahal izango dute.

Unamuno Atletismo taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kros eta Pista eskola kiroleko programan, bai eta hainbat herri lasterketatan parte hartzen du ere.

Atletismoan arituz, gazteek beren gaitasun fisikoak eta psikomotrizitatea hobetuko dituzte. Gainera, jarduera honek beste ikaskideekin harremana sustatzen du entrenamenduen bitartez eta kirol-ekitaldietan parte hartuz.

Informazio gehiago [ikusi]

Bertsolaritza tailerra

Hauspoa proiektuaren bitartez DBHko 1.,2.,3 eta 4. mailako eta batxilergoko ikasleentzat bertsolaritza tailerra proposatzera gatoz.

 

Tailerra asteartean, 15:30etatik 16:30etara emango da. Ekintza hau Elorri Bertso Eskolarekin batera egingo da.

Tailerraren kostua hilero 10€koa izango da ( parte hartzailaren  arabera aldatu dezake) eta aurretik ordaindu beharko da.

 

Izaskun Tlf:: 658736897

El Ampa se centra en la formación de nuestras hijas e hijos

El pasado curso 18/19 estuvo lleno de actividades coorganizadas y financiadas desde el Ampa Unamuno. Desde una excursión a Atapuerca para conocer los orígenes del Hombre pasando por una divertida jornada deportiva en piragua por la Ria de Bilbao, y acabando con una jornada lúdica de fin de curso en las piscinas de Gamarra (Vitoria).

Ya estamos trabajando en las actividades para este nuevo curso

 

TONTORRAMENDI

Joan den urriaren 7an, Bizkaiko Mendi Elkartearen eskutik  mendiko denboraldia hasi zen.

Oraingo honetan, gure lurralde historiko maitearen ekialdean dagoen Tontorramendira joango gara. Ibilbidean, Ondarruko herrira hurbilduko gara, bertan, ekintza honen ardura duen federazioko ordezkaria den Oierrek omenaldi txikia eskaini zion mendiko irteera hauetan, azken 25 urteetan lanean ibili den lagun bati, 25 urte ez marka makala¡¡. Handik gure eguneko mugarantz atera ginen.

 

Ibilbidean zehar aterkinaren premia izan genuen, … alan eta guztiz ere, ibilbidearen zatirik handiena aterri egon zen eta eguzkia tarteka marteka agertu zen. Hamaiketakoaren ondoren, jeizterakoan itsasoaren bista ederra izan genuen.

 

Egun gutxi barru hurrengoa izango dugu. Enkarterrietatik barrena ibiliko gara eta Ubieta mendia (631m) igongo dugu.

 

 

ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

2019-20 ikasturtean zehar, Gurasoen Elkarteak Foru Aldundiarekin Bizkaiko hainbat menditara ibilaldi anitz koordinatuko ditu. Ibilaldi horiek Gurasoen Elkarteko bazkideentzat baino ez dira.

Guztiak eguneko ibilaldiak dira, igande goizetan, orokorrean (8:00-14:00). Ibilaldiak guraso eta begiraleekin egingo dira beti eta autobusak egongo dira.

Informazio gehiagorako kontsultatu erantsitako ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK

 

 

Itsasadarra piraguan

Pasa den maiatzaren 18an DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek piragua-jarduera egin zuten, Unamuno Institutuak eta Gurasoen Elkarteak antolatuta.

Jarduera dibertigarria izan zen, 80 haurrek parte hartu zuten, eta Guraso Elkarteak lagundu zien diruz elkarteko bazkideei.

Punta Lucerora irteera: urriak 7

Datorren urriaren 7an, lehenengo Mendi Irteera egingo dugu; DFBk antolatu du eta gu ere gehituko gara.

Irteerek, gutxi gorabehera, 5 orduko iraupena dute eta mailen arteko desberdintasuna 400 eta 700 metro artekoa da.

Aurreikusitako beste irteerak hauek dira

2018/10/28 UBIETA (631M) – GALDAMES
2018/18/18 MENDI IBILIA 1-OTXANDIO
2018/12/16 ILUNTZAR (727M)-AULESTI
2019/01/27 MENDI IBILIA 2 – ALONSOTEGI
2019/03/17 GARAIO (574 M.) –DIMA
2019/04/07 2. ETAPA (MENDI IBILIA BMF
2019/05/19 AMAIERAKO FESTA Festa-eguna da, kategoria guztietako parte-hartzaile guztiak elkartu eta hainbat jarduera egingo ditugu.

 

6 de Junio Aula de Familias

El proximo 6 de junio a las 19.00 tendra lugar la formación sobre “Sexualidad con preadolescentes” del Aula de Familias que estamos trabajando este curso Escolar 17/18.

En esta sesión contaremos con la presencia de Juan Gomez (sexólogo) y Marisa Tomey (Educadora social) del Ayto. de Bilbao