Zure seme-alabak hezteko erronkaren aurrean gakoak eta baliabideak aurkitu nahi dituzu? Urriaren 21ean ospatuko den “Guraso Eskola” ren edizio berri batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Topaketa horiek informazio- eta prestakuntza-gune bat dira, eta, bertan, hainbat arlotako adituak saiatzen dira familiei orientabideak eta laguntza ematen beren seme-alaben hezkuntza-prozesuan. Doako eta nahierako programa da, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua.
Horietan lantzen diren gaietako batzuk honako hauek dira: hezkuntza-ereduak, arauak eta mugak, hezkuntza emozionala, familia-komunikazioa, gatazken konponbidea, jazarpena, sexu-hezkuntza, teknologia berriak, ikasteko ohiturak, elikadura eta nutrizioa, kontsumo problematikoen prebentzioa…
“Guraso Eskola” Bizkaiko hainbat eskola eta institututan egiten da, eta balorazio ezin hobea jasotzen dute, bai gurasoen aldetik, bai irakasleen aldetik; BIGEk antolatzen ditu eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen ditu.
Eguna: Asteaertea, urriak, 21
Ordua: 18:00etan
Tokia: Batzar aretoa (Unamuno BHI)