Korri egizu eta eman izena Unamuno Atletismo Taldean

atletismo-2023

Unamuno Atletismo Taldeak 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea ireki du.

Talde horretan, gazteek atletismoa modu dibertigarrian ikasi ahal izango dute, jolasa entrenatzeko metodologia gisa erabiliz. DBHko 3. mailatik aurrera, lehiaketa federatura igaro ahal izango dira, teknifikazio-etapan, eta kros- eta pista-lehiaketetan parte hartu ahal izango dute.

Unamuno Atletismo taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren Kros eta Pista eskola kiroleko programan, bai eta hainbat herri lasterketatan parte hartzen du ere.

Atletismoan arituz, gazteek beren gaitasun fisikoak eta psikomotrizitatea hobetuko dituzte. Gainera, jarduera honek beste ikaskideekin harremana sustatzen du entrenamenduen bitartez eta kirol-ekitaldietan parte hartuz.

Informazio gehiago [ikusi]