Batxilergoko lehen mailako ikasleak, “Cementos Rezola” enpresan

alumnado visita Cementos Rezola. 2022

Batxilergoko lehen mailako ikasleek Cementos Rezola enpresa bisitatu zuten Arrigorriagan, joan den azaroaren 23an.

Bisitaren helburua horrelako enpresa baten ekoizpen-prozesua bertatik bertara ezagutzea zen: lehengaiak sartzen direnetik (harrobi batetik lortutako harriak) zementua lortu arte.

Bisita Pagasarriko behealdean dagoen harrobian hasi zen; bertan, enpresako ordezkariek harria ateratzeko prozesua zertan datzan azaldu zuten. Ondoren, fabrikara joan ziren, eta hor ezagutu ahal izan zuten fabrikazio-prozesu osoa: harria sartu, errotetan birrindu, eta labean tenperatura altuetan berotu, porlana lortzeko. Amaitzeko aztertzen dute ateratako produktua haren kalitatea ziurtatzeko.

Harrobiaz gain, ikasleek fabrikako beste toki batzuk ere bisitatu zituzten, hala nola kalitate-saila, zementu-siloak edo ontziratze-saila, besteak beste.

Amaitzeko, anfitrioiek hamaiketako batera gonbidatu zituzten gure ikasleak, eta opariak ere banatu zituzten.

Ohi bezala, Unamuno institutuko Guraso Elkarteak GEU17 elkarteko ikasleen jarduera babestu zuen. Zure familia elkartean nola inskribatu jakin nahi baduzu, hemen kontsulta dezakezu: [harremanetan jarri]