UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Jardunaldiak

Bizkaiko azoketarako izen-emateak otsailaren 5ean, astelehenean, hasiko dira.

Euskal Herriko Unibertsitatea EHUazoka egiten ari da aste hauetan; hots, unibertsitate publikoak bere graduen berri emateko antolatzen dituen orientazio azokak. Topaketa horietan, unibertsitatearen ikastegiek hitzaldiak egiten dituzte beren eskaintza aurkezteko. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik.

Azoka horiek batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzenduta daude bereziki; hala ere, lehen mailako ikasleek ere izena ematea gomendatzen dugu, horrek etorkizunean pentsatzera eta garaia iristen denean gutxieneko notak gainditzeko beharko dituzten emaitzak lortzera animatuko baititu.

EHUazkoan, unibertsitatera sartzeko proben (USE) prozesuari buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izango duzue, baita horren inguruan dituzuen zalantzak kontsultatzekoa ere.

Bizkaian izena emateko epea otsailaren 5ean, astelehenean, irekiko da. Adi ibiltzea gomendatzen dizuegu, hitzaldietarako plazak azkar bukatzen baitira. Nahi duzun graduetan izena ematea lortzen ez baduzue, Ikastegiek ezarriko dituzten standetan zuen zalantzak argitu ahal izango dituzue ere bai.

Informazio gehiago: [EHUazoka]

Unamunoko Institutua: mugukorrarik gabeko gunea

Ikasleek ikastetxean telefono mugikorrak gaizki erabiltzen dituzte gehiegi, eta horrek ikastetxeko zuzendaritza asko kezkatzen du: erabiltzen dituzte eskoletan, argazkiak ateratzen dizkiete pertsonei beren baimenik gabe, eta buruhaustea gero eta handiagoa da. Arazoa belaunaldikoa da; izan ere, nazioarteko GKE nagusietako seik (Unicef eta Save The Children, besteak beste) berriki ohartarazi dute gure seme-alabek arriskua dutela gailu mugikorrak gaizki erabiltzeagatik.

Frantziak, Italiak edo Herbehereak debekatu egin dituzte institutuetan, eta beste herrialde batzuek neurri ezberdin batzuk hartu dituzte ere bai. Euskadin, ikastetxe bakoitzak du erantzukizuna; hori dela eta, Unamuno Institutuko zuzendaritzak OOGri proposatu dio, ikastetxeko Bizikidetza Batzordearekin koordinatuta, neurri batzuk abian jartzea, institutuko ikasleak mugikorren erabilera okerraren arriskuaz kontzientziatzeko, bai eta ikastetxean mugikorrak eskola-orduetan erabiltzea mugatuko duen protokolo bat ezartzeko ere.

Ekimen horrek duen garrantzia ikusita, monografiko bat egingo dugu horren inguruan hartuko dituzten neurriak azaltzeko. Bertan, horrekin  lotutako beste gai bat jorratuko dugu; ikastetxeak jolas-orduetan jarduera berriak abian jartzeko egin nahi duen proposamena.

Zertarako erabiltzen dugu IGren kuota?

Urteko kuota 30 €-koa da urtean (proportzionalki txikiagoa seme-alaba gehiago badituzu). Diru hori tresna nagusietako bat da, bai guraso-elkartearen funtzionamendurako, bai ikasturtean zehar gure seme-alabek parte hartzen duten jarduerak babesteko, besteak beste.

Baliabide horien bidez, ikastaroak eta jarduerak antolatzen ditugu gure seme-alabentzat, txangoak, irteerak eta jarduera kulturalak diruz laguntzen ditugu. Ikastaro honetan, besteak beste, honako ekimen hauek babestu ditugu:

 

 

2022/23 IKASTURTEA GEU UNAMUNOK DIRUZ LAGUNDUTAKO ETA/EDO PARTAIDETUTAKO JARDUERAK:

Kuota ordaintzeko bankuko transferentzia egin behar da matrikula egitean, baina familiaren bati ahaztu egin bazaio, urteko edozein momentutan egin dezake diru-sarrera gure kontuan, betiere ikaslearen datuak sartuta eta zein kurtsotan dagoen adierazita.

Kontua: Galdetu iezaguzu.

Concepto:  Abizenak, ikaslearen izena eta egingo duen kurtsoa

Behin sarrera eginda, bidali mezu elektroniko bat elkartearen helbidera (geu17unamuno@gmail.com), gaian honako datu hauekin:

Ikaslearen/ikasleen datuak:
Harremanetarako datuak: Posta elektronikoa eta telefonoak
Kuota ordaindu izanaren egiaztagiria (30 €seme-alaba bakarra baduzu eta 40€ gehiago baduzu) elkartearen kontuan.

Gure “Mendi taldeak” ikasturteko irteerak amaitu ditu… mementuz

Joan den maiatzean amaitu ziren GEU Unamunok Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatzen dituen mendi irteerak. Jarduera urritik maiatzera burutu da eta, hilabete horietan, 8 ibilbide eta igoera egin dira Bizkaiko mendi hauetara:

  • 2022/10/09: Balmasin – Bilbo
  • 2022/10/23: Aitxiki (785 M) – Atxarte
  • 2022/11/27: Mendi-ibiliak 1 – Lemoatxa
  • 2022/12/18: Betaio (749 M) – Ilso
  • 2023/01/29: Mendi-ibiliak 2 – Zierbena
  • 2023/03/12 Ereñozar (447 M) – Ereño
  • 2023/04/30 5. etapa (Bizkaiko Mendi Federazioa)
  • 2023/05/21 Azken festa (Sodupe)

Aurtengoa oso berezia izan da, gure lagunak, Alberto Garcíak, “erretiroa” hartu baitu, azken 5 urteetan mendi irteerak koordinatu eta gero. GEU Unamuno eta irteeretan parte hartu dugun mendizale guztiok eskerrak eman nahi dizkizugu zure konpromisoagatik eta taldearen asteburuetan hain didaktikoak, atseginak eta osasuntsuak egin izanagatik.

Alberto, bihotz bihotzez: Eskerrik asko!

Datorren ikasturtean berriro ekingo diogu jarduerari, ibilbide eta tontor berriekin. Baina horretarako, jarduera koordinatu nahi duen Albertorentzat errelebo bat aurkitu behar dugu.

Beraz, boluntarioen artean “casting” bat irekit dugu, ea guztion artean hain jarduera atsegina aurrera eramaten lortzen dugun. Lagundu nahi baduzu, jarri harremanetan GEU Unamunorekin: posta elektronikoz, telefonoz edo whatsapp bidez: 688 76 99 35.

Zure zain gaude.

Ongietorria eman diegu DBKko lehen mailako familiei

Atzo topaketa bat egin genuen datorren ikasturtean DBHko lehen mailara etorriko diren ikasleen gurasoekin. Bilera hori institutuko zuzendaritzaren ekimena da, eta harekin guraso berriei lagundu nahi die orain sentitzen ari diren antsietatea murrizten, seme-alabak ikastetxez aldatu behar baitituzte, hain adin goiztiarrean. Bileran GEU Unamuno IGEko kideok ere parte hartu dugu, gure esperientzia partekatzeko eta elkartearen laguntza eskaintzeko.

Bilera horien bidez, zuzendaritzak ingurune atsegina sustatu nahi du, beren kezkak partekatzeko, Unamuno BHIko komunitatearen partaide sentiarazteko eta elkar ezagutzeko.

Horretarako, ikasturte honetan institutuan egin diren elkarrizketa-zirkuluen metodologia erabili dugu. Gutxi gorabehera 20 pertsonako hiru talde egin dira, ikastetxeko zuzendaritzako kide batek eta Unamuno AMPA GEUko ordezkari batek dinamizatuta.

Laurogeita hamar minutuan zehar, ikastetxearen funtzionamenduari buruzko zalantzak argitu ahal izan ditugu… norberak nahi izan duena adierazi du, eta laster gure institutuko kide izango diren zenbait neska-mutikok ezagutu ditugu. Azken txandan bakoitzak etxera eramaten dituen sentsazioak komentatu ditu; gehien entzuten diren hitzak hauek ziren: “lasaitasuna”, “komunikazioa”, “berritasuna”, “ilusioa”…

Jakina, ez dugu galdu elkartean parte hartzera gonbidatzeko aukera, bakoitzak egoki irizten dion moduan, betiere eraikuntzari eta lankidetzari begira.

 

DBHko 4. mailako ikasleak, antzokian

Apirilaren 19an, Miguel de Unamuno institutuko DBHko 4. mailako ikasleak Campos Eliseos antzokian izan dira eta Antonio Buero Vallejoren Historia de una escalera antzezlanaren egokitzapen batez gozatu dute. Jarduera hau GEUren laguntzarekin antolatu da.

Hona hemen ikasleen iritzietako batzuk:

“Asteazkenean joan ginen antzerkia asko gustatu zitzaigun. Sarrera kutxunago egon zitekeen, baina, behin barruan, gustatu zitzaigun”.

“Pertsonaiak falta izan ziren, eta bakarrik 4 pertsona egoteak pertsonaia guztiak antzezteko, aldaketak ulertzeko gatza egiten zuen. Orokorrean, antzezlana entretenigarria izan zen “.

Biosanitarioko eta Zientzia eta Teknologiako ikasleak, Eureka Museoan

Batxilergo biosanitario eta zientifiko-teknologikoko 2. mailako ikasleek zientziaren diziplina desberdinak modu interaktibo eta erakargarrian deskubritzen eman dute goiza Eureka Museoan. Elektrizitateari buruzko ikuskizun batez gozatu ahal izan dute, planetariotik unibertsora bidaiatu ahal izan dute eta jakin-min zientifikoa piztu dute museoko txoko bakoitza bisitatuz, egin beharreko ikus-entzunezko lan baterako gai bat aukeratzeaz gain. Jarduera hau GEUk babestu du.

1. Batxilergo ikasleak, Aquariumen, Eureka Museoan, Flysh-en…

Batxilergoko 1. mailako zientzietako ikasleek jarduera anitz batean parte hartu dute, eta zientziarekin harreman duten hainbat arlotan parte hartzeko aukera izan dute: Eureka museoa eta Donostiako Aquariuma bisitatu zituzten. Irteeran ere, Mutrikuko olatuen instalaziotik, Kardala akuikultura eskolatik, Zumaia-Debako Flyschetik… bizitatu zituzten, Jarduera hori oso baligarria izan da partaide guztientzat. GEUk, Unamunoko guraso-elkarteak, laguntza eman du jarduera gauzatzearren.

DBHko 3. mailako ikasleak, «Lazarillo de Tormes» antzezlanean

Joan de astelehenean, otsailaren 6an, DBHko 3. Mailako ikasleak Campos Eliseos antzokian izan dira eta Lazarillo de Tormes eleberriaren antzerki-egokitzapenaz gozatu dute. Jarduera IGEaren laguntzarekin antolatu zen, zeinak Geu Unamunoko kideen sarrera finantzatu zuen. Ekitaldia oso interesgarria izan zen, eta ikasleek asko gozatu zuten antzerkiaz.

Batxilergo 2.mailako ikasleek Eroski bisitatu zuten

Pasa den asteazkenean, otsailak 1, Batxilergoko 2. mailako Ekonomia ikasleek Elorrion dagoen Eroskik daukan plataforma bisitatu zuten. Bertan, produktu galkorrak nola kudeatzen diren nola sartu eta nola irteten eta nola gordetzen diren, besteak beste, ikusteko aukera izan zuten.

GEU Unamuno elkareteak babestu du ekimen hori, IGEko ikasleen sarrerak finantzatu ditu. Elkartekide izan nahi baduzu, informazio gehiago eska dezakezu esteka honetan: [galdetu]