Zure seme-alabak hezteko erronkaren aurrean gakoak eta baliabideak aurkitu nahi dituzu? “Guraso Eskolaren” edizio berrian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Topaketa horiek informazio- eta prestakuntza-gune bat dira, eta, bertan, hainbat arlotako adituak saiatzen dira familiei orientabideak eta laguntza ematen beren seme-alaben hezkuntza-prozesuan. Doako eta nahierako programa da, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua.
Horietan lantzen diren gaietako batzuk honako hauek dira: hezkuntza-ereduak, arauak eta mugak, hezkuntza emozionala, familia-komunikazioa, gatazken konponbidea, jazarpena, sexu-hezkuntza, teknologia berriak, ikasteko ohiturak, elikadura eta nutrizioa, kontsumo problematikoen prebentzioa…
«Guraso Eskola» Bizkaiko hainbat eskola eta institututan egiten da, eta balorazio ezin hobea jasotzen dute, bai gurasoen aldetik, bai irakasleen aldetik; BIGEk antolatzen ditu, eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen ditu.
Eguna: azaroak 12, osteguna
Gaia: Autoritatea galdu dudala sentitzen dut. Zer egin dezaket berreskuratzeko?
Ordua: 18:00
Lekua: Bilera aretoa (IES Unamuno BHI)
Hizlaria: Mariñe Soto (ADOS)
Eguna: azaroak 19, osteguna
Gaia: Zer egin dezakegu amorruarekin? Kontrola dezakegu?
Ordua: 18:00
Lekua: Bilera aretoa (Unamuno BHI)
Hizlaria: Mariñe Soto (ADOS)