Zuen parte-hartzea ezinbestekoa da

GEU17 Ikasleen Gurasoen Elkartea Bilboko Miguel de Unamuno Institutuko ikasleen familiok osatzen dugu, eta honako hauek dira gure helburuak:

Gure seme-alaben hezkuntzan laguntzea eta hobetzea, curriculumari zein jarduera osagarri, kirol-jarduera eta abarri dagokienez.

Hezkuntza-komunitate osoaren (familiak, ikastetxea, administrazioak, etab.) koordinatzioa sustatzea.

Ikastetxeko erabaki-organoetan aktiboki parte hartzea eta bertan familien ordezkari-lanak egitea.

Gure helburuak betetzeko, zuen laguntza behar dugu; urteroko kuota ordain dezakezue, eta Elkartearen bileretan parte hartu.

Elkartea

Bilboko Unamuno Institutuko GEU17 ikasleen gurasoen elkarteak gure seme-alaben eta, orokorrean, euskal gizartearen euskalduntzea sustatzeko sustatzeko elkartea izan nahi du; elkarteak guraso guztien parte-hartzea du oinarri eta ikastetxearen erabaki-organoetan parte hartzeko aukera izan nahi du.

Elkartearen estatutuen 2. artikuluan jaso bezala, honako hauek dira helburuak:

Nork osatzen dugu

Egun, elkartean 200 familiak parte hartzen dute.

Zuzendaritza-batzordea Presidenteak, Idazkariak eta Diruzainak osatzen dute, baita 6 batzordekidek ere.