GEU Unamunok Ongizate emozionala ekimena abian jarri du ikasgeletan

@Dim Hou. Pixabai

Sexkuntzaren ekimenak izan duen harrera onaren ondoren, ikasle, irakasle eta  familiei zuzendutako sexu heziketarako aholkularitza

Aurten, GEU Unamunok ikasleen ongizate emozionala zaintzea helburu duen proiektu bat martxan jartzen parte hartu dugu. Ekimen hau DBHko lehen zikloan garatuko da bereziki.

Erronka berri honetan, Mariñe Soto eta Jorge Madariaga psikologoek osatutako ADOS talde profesionala ikasgeletan egingo den talde-lanetik abiatuko da, ikasleen egoera emozionala lantzeko. Tutoreekin koordinatuta, orientazio-taldeak eta ongizate emozionaleko arduradunak lagundu egingo diete ikasleei beldur, segurtasun falta eta ahulezia berriei aurre egiten.

Hauek dira proiektuaren helburu nagusiak:

  • Zailtasunei beste ikuspegi batetik heltzea: Hezkuntza positiboa
  • Ikasleekin esku hartzeko hezkuntza-estrategia berriak eskaintzea.
  • Irakasle-taldeari, ikasleei eta familiei akonpainamendu psiko hezitzailea eskaintzea.

Espero dugu horrek bizikidetza osasuntsua sustatzeko balio izatea, bai ikasgeletan, bai institutuko hainbat espaziotan

Sexkuntza, sexu heziketarako aholkularitza

Ekimen hori joan den ikasturtean martxan jarri genuen lehen proiektuaren bigarren fasea da: Sexkuntza. Sexuen arteko bizikidetzarako hezkuntza-programa, ikasleei, irakasleei eta familiei zuzendua. Bertan, ikasgeletan eskaini ziren hitzaldiez gain, doako laguntza zerbitzua eskaini zen, non kontsulta pertsonalak egin ahal izan ziren, sexualitatea ulertzeko, hezteko eta laguntzeko zalantza guztiak argitzeko.

Ongizate emozionala eta Sexkuntza programa GEU Unamunok ikastetxean sustatu eta finantzatutako proiektuen parte dira, eta Unamuno BHIko irakasle eta zuzendaritzarekin ezinbesteko lankidetzan gauzatzen dira.

 

 

Argazkia: @Dim Hou. Pixabai