Atzo topaketa bat egin genuen datorren ikasturtean DBHko lehen mailara etorriko diren ikasleen gurasoekin. Bilera hori institutuko zuzendaritzaren ekimena da, eta harekin guraso berriei lagundu nahi die orain sentitzen ari diren antsietatea murrizten, seme-alabak ikastetxez aldatu behar baitituzte, hain adin goiztiarrean. Bileran GEU Unamuno IGEko kideok ere parte hartu dugu, gure esperientzia partekatzeko eta elkartearen laguntza eskaintzeko.
Bilera horien bidez, zuzendaritzak ingurune atsegina sustatu nahi du, beren kezkak partekatzeko, Unamuno BHIko komunitatearen partaide sentiarazteko eta elkar ezagutzeko.
Horretarako, ikasturte honetan institutuan egin diren elkarrizketa-zirkuluen metodologia erabili dugu. Gutxi gorabehera 20 pertsonako hiru talde egin dira, ikastetxeko zuzendaritzako kide batek eta Unamuno AMPA GEUko ordezkari batek dinamizatuta.
Laurogeita hamar minutuan zehar, ikastetxearen funtzionamenduari buruzko zalantzak argitu ahal izan ditugu… norberak nahi izan duena adierazi du, eta laster gure institutuko kide izango diren zenbait neska-mutikok ezagutu ditugu. Azken txandan bakoitzak etxera eramaten dituen sentsazioak komentatu ditu; gehien entzuten diren hitzak hauek ziren: “lasaitasuna”, “komunikazioa”, “berritasuna”, “ilusioa”…
Jakina, ez dugu galdu elkartean parte hartzera gonbidatzeko aukera, bakoitzak egoki irizten dion moduan, betiere eraikuntzari eta lankidetzari begira.