Hitzaldia : “Nerabeak eta pornografia”

Hitzaldia: “Nerabeak eta pornografia”
?: Urriak, 17
? : 17.30etan
?: Liburutegia. Miguel de Unamuno Institutuan
Antolatzailea: GEU Unamuno Gurasoen Elkartea. BIGE Gurasoen Elkartea

DBHko 4. mailako ikasleak, antzokian

Apirilaren 19an, Miguel de Unamuno institutuko DBHko 4. mailako ikasleak Campos Eliseos antzokian izan dira eta Antonio Buero Vallejoren Historia de una escalera antzezlanaren egokitzapen batez gozatu dute. Jarduera hau GEUren laguntzarekin antolatu da.

Hona hemen ikasleen iritzietako batzuk:

“Asteazkenean joan ginen antzerkia asko gustatu zitzaigun. Sarrera kutxunago egon zitekeen, baina, behin barruan, gustatu zitzaigun”.

“Pertsonaiak falta izan ziren, eta bakarrik 4 pertsona egoteak pertsonaia guztiak antzezteko, aldaketak ulertzeko gatza egiten zuen. Orokorrean, antzezlana entretenigarria izan zen “.

1. Batxilergo ikasleak, Aquariumen, Eureka Museoan, Flysh-en…

Batxilergoko 1. mailako zientzietako ikasleek jarduera anitz batean parte hartu dute, eta zientziarekin harreman duten hainbat arlotan parte hartzeko aukera izan dute: Eureka museoa eta Donostiako Aquariuma bisitatu zituzten. Irteeran ere, Mutrikuko olatuen instalaziotik, Kardala akuikultura eskolatik, Zumaia-Debako Flyschetik… bizitatu zituzten, Jarduera hori oso baligarria izan da partaide guztientzat. GEUk, Unamunoko guraso-elkarteak, laguntza eman du jarduera gauzatzearren.

Batxilergo 2.mailako ikasleek Eroski bisitatu zuten

Pasa den asteazkenean, otsailak 1, Batxilergoko 2. mailako Ekonomia ikasleek Elorrion dagoen Eroskik daukan plataforma bisitatu zuten. Bertan, produktu galkorrak nola kudeatzen diren nola sartu eta nola irteten eta nola gordetzen diren, besteak beste, ikusteko aukera izan zuten.

GEU Unamuno elkareteak babestu du ekimen hori, IGEko ikasleen sarrerak finantzatu ditu. Elkartekide izan nahi baduzu, informazio gehiago eska dezakezu esteka honetan: [galdetu]

Batxilergoko 2. mailako ikasleak, Campos Eliseos Antzokian

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Campos Eliseos Antzokira joan ziren urtarrilaren 25ean, Federico García Lorcaren “La Casa de Bernarda Alba” antzezlana ikustera. Ekimena Leyre García eta Esperanza Nieto Hizkuntza irakasgaiako irakasleek abiatu zuten. Irakasleak zein ikasleak pozik atera ziren antzerkitik eta, bereziki, Begoña Longorekin, Bernardaren paperean. Leyrek azaltzen duen bezala, “pozik nago irteera hau egin izanaz, antzeztutako obra ikusteak Selektibitaterako azterketa errazten baitu”.

GEU Unamuno elkareteak babestu du ekimen hori, IGEko ikasleen sarrerak finantzatu ditu. Elkartekide izan nahi baduzu, informazio gehiago eska dezakezu esteka honetan: [galdetu]

Antzezlana SKENÉ Teatro, Asociación teatral- Encarni San Millán- Antzerki Elkarteak egin du, Nahikari Yuberok zuzendu du eta Begoña Longok Bernarda Albaren papera egin du.