Unamuno Saskibaloi Kluba, gure kluba

Harrigarria da oraindik patio estalia eskatzen ibili beharra!
unamuno_27429_1

Irailaren 14an aurkeztu ziren aurtengo denboraldian kategoria guztietan arituko diren 20 taldeak: haur-kategoriakoak, kadeteak, junior-kategoriakoak eta seniorrak.

Unamuno SK-ko 230 jokalari arituko dira eskola-kirolean aurre-mini eta mini-basket kategorietan, bere proiektuari lotutako eskola publikoen bidez. Alde horretatik, klubak adierazi bezala, «Bilboko saskibaloi klub handiena da». Eta ez dugu ahaztu behar Bizkaiko saskibaloian parerik ez duen ezaugarria: institutu publikoetako jokalariez hornitzen da.