Guraso Eskola

Urtarilaren 23an antolatu dugun hitzaldia Sendoa Gomez, coach emozionala den adituarekin batera ikasturtean zehar jorratzeko gaiak adostuko ditugu.
Captura de pantalla 2019-01-17 a las 17.25.42

MIGUEL DE UNAMUNO BHI-ko Ikasleen Guraso Elkartetik zuengana zuzentzen gara Guraso Eskolak aurkezteko, gure seme-alabak hezteko gakoak eta baliabideak aurkitzeko gune bat.

Urtarilaren 23an antolatu dugun hitzaldia  Sendoa Gomez, coach emozionala den adituarekin batera ikasturtean zehar jorratzeko gaiak adostuko ditugu.

Hitzaldi hau praktikoa izango da, gehien interesatzen zaizkizuen gaiak jorratuko dira eta familiei aholkuak eta formakuntza emango zaie. Guraso eskolak Bizkaiko eskola eta institutu askotan egiten dira eta bai familiek bai irakasleek oso ondo balioesten dute bere kalitate eta berrikuntzagatik.

Eskaintza oso interesgarria delakoan, parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Eguna: urtarilaren 23an, asteazkena
Ordua: 19:00etan
Lekua: Bilera gela
Hizlariak: Sendoa Gomez –Instituto Soma