Ganeroitz. Alonsótegi

IMG_20210509_193926

Gaur, maiatzak 9, gure mendizale ausartek Ganeroizko tontorra (561m) gainditu dute Sasiburuko mendikatean. Goizeko 9etan, motxila eskuan, maskara ahoan, Alonsotegirako autobusean sartu dira, bertatik abiatu baita ibilbidea.

Igoera erraza izan da, txutxez eta barre-algaraz betea… Ibilbidean zehar, Humilladero ere ezagutu dute, eta Atxurietako ikuspegi zoragarriak ikusi dituzte.

Arratsaldeko ordu bietan, 9 km, 500 m-ko desnibela eta hamaiketako gozo baten ostean, etxerantz abiatu dira.

Iristean, tximistekin eta trumoiekin ekaitz batek ongietorria eman die eta horrela amaitu da goiz on bat naturan