COVID19 eta jarraibideak

Guraso, ikasle eta irakasle agurgarriok:

 

Behin kasu positiboak agertu direnean ikastetxean, protokoloari jarraituta eta joan den astean igorritako gutunari jarraituz, honako puntu hauek argitu nahiko genituzke:

  • Ikasleen positiboak komunikatzea: gurasoek (ez ikasleak) Institutuan informazio hori lehenbailehen jakinarazi behar dute telefonoz zuzendaritzara deituta eta Ikasketa Burua edo COVID arduradunarekin hitzeginez.
  • Ikasle batek sintomak baditu, bere medikuarengana jo beharko du eta hark erabakiko du nola jokatu.
  • Ikasleak konfinatuta egon beharreko kasuak: OSIk (Osakidetzako Organización Sanitaria Integrada) positibo baten aurrean rastreoa egin ostean eta kasu bakoitza eta honen kontakto estuak baloratu eta gero, konfinatu beharreko ikasleen izenak emango dizkigute bai familiari zein ikastetxeari.  OSIk ere argituko du nortzuk eta noiz arte etxeratuak egon behar duten. Bada ez bada, informazio guzti horren berri eman ikastetxeko Zuzendaritzan, informazio guztia kontrastatu eta egiaztatu ahal izan dezan eta neurriak har ditzan.
  • Konfinamendua eskolatik kanpoko ekintza baten ondorioz: gure ikasleak eskolatik kanpoko ekintza baten ondorioz, honen medikuak hala aginduta, edota OSIk harreman estuko pertsonak direla erabaki ostean, eta konfinatuta egon behar duela erabakita, ikastetxean horren berri eman beharko du.  Ikasketa Buruarekin hitz egin eta honek ikastetxeari dagokion OSIrekin hitzegingo du datu horiek guztiak konprobatzeko.
  • Behin konfinamendua hasiz gero, Osakidetzaren aginduei jarraituta eta Zuzendaritza jakinaren gainean jarrita, ikastetxea klaseak telematikoki antolatzen hasiko da, konfinazio epea bukatu arte. Baina gogoratu, mesedez, baldintza hau emateko ezinbestekoa dela denon kolaborazioa eta ulermena, eta informazio guztia, argi eta lehen bait lehen, Ikasketa Buruari

Eskerrik asko esandakoak ulertzeagatik eta zuen laguntzagatik,

 

Zuzendaritza

Unibertsitatez kanpoko bekak 2020/21

Beka hauek eskatzeko deialdia egin da:
A) Kuotaren osagaia, 0 eta 1 urteko ikasleak.
B) Irakaskuntzako osagaia.
C) desplazamendu-osagaia.
D) Eskola-materialaren osagaia.
E) Jantoki-osagaia.
Informazioa eta izen-emateak Online bidez (https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/nouni/web01-tramite/eu/) Unamunoko idazkarian

Lanak egindak

IGE Unamunok “eskolara itzultzea” opa dizue, ziurgabetasunak nabarmendutako 20/21 ikasturte honetan. Aurreko ikasturtea zaila izan zen Covid 19ak klase presentzialak eteteagatik eta ekarri zuen guztiarekin, eta ikasturte-hasiera honek ere zailtasunak izango ditu.

Maiatzean eta ekainean gaixotasunaren bilakaerak ikasturte berria planteatzeko orduan lagunduko zigula zirudien arren, abuztuak eta irailak itzulera “normal” baten ilusioak zapuztu dituzte.

Jakin badakigu zentroak lan handia egin duela ekainean protokolo bat prestatzen, gure seme-alaben segurtasunarekin ahalik eta prestakuntza onena bermatzeko, Hezkuntzaren jarraibideei jarraituz. IGE beti egon da informatuta eta parte hartu du protokoloa egiten.

Plana abuztuan aldatu behar izan dute, kutsatutakoen datuen eta Eusko Jaurlaritzaren gomendio berrien arabera.

Irailaren hasieran, Eskola Kontseiluan ikasturte honetarako proposamena aurkeztu zen. Egia esan, asko gustatu zitzaigun; izan ere, aurrez aurreko hezkuntza bermatzen zuen gehien behar zuten kurtsoetan (DBHko 1. eta 2. mailak eta Batxilergoko 2. maila), eta aurrez aurreko/online prestakuntza mistoa gainerako ikasturteetarako. Horrela, prestakuntza eta ikasgelako ikasleen “dentsitate” baxua ziurtatzen genituen. Zoritxarrez, Hezkuntza Sailak baztertu egin du prestakuntza presentziala soilik izan behar dela eta ikasleen arteko distantziarik eza une oro maskara nahitaez erabiltzearekin konpentsatzen dela argudiatuz. Jakina, ez gatoz bat iritzi horrekin.

Covid 19aren bilakaeraren arabera, doikuntzak egin beharko dira plangintzetan eta lan egiteko moduetan. Kontsolamendua geratzen zaigu Unamunon “etxeko lanak” eginda dauzkagula, eta aurrez aurreko/online klase mistoetarako protokoloak aurreikusita daude, baita online bakarrik ere.

Une honetan garrantzitsua da familiei helaraztea zentroak eta IGEk modu koordinatuan lan egin dutela eta egiten jarraitzen dutela. Ahalik eta komunikaziorik eta adostasunik handienarekin, gure seme-alabei ahalik eta prestakuntzarik onena emateko, haien osasuna bermatuz.

Baina familiei asko geratzen zaigu egiteko. Gure seme-alabak eskolara sukarrik gabe joatea, maskara ez ahaztea, egunero (gutxienez) aldatzea, eskuak garbitzea eta (ikastetxera) arduraz eta segurtasunez joan eta etortzea zaindu behar dugu.

Zentroko bizitzaren berri izateko, Alexia sarritan bisitatzeko, tutorearekin harremanetan jartzeko, gure seme-alabei entzuteko, IGEko bileretara joateko eta komunitatea egiteko lan proaktiboa geratzen zaigu.

IGE, ziurgabetasunez betetako urte arraro honetan, komunikazioan bizkorragoak izaten saiatuko da, familien eta ikasleen premien aurrean moldakorragoak eta ikastetxearen egunetik hurbilago daudenak.

Agur bero bat.

Ampa Unamuno mobila

Ikasturte berriaren hasieran jakinarazten dizuegu “IGErekin” harremanetan jartzeko bide berriak ireki ditugula.

Lehendik genuen posta elektronikoaz gain (geu17unamuno@gmail.com), telefono mugikor bat ireki dugu.

(688 769 935) eta whatsapp kontu bat.

 

Gurasoen Elkartean 20/21

Ikastetxeko bizitzan parte hartzera animatzen zaituztegu, IGEko bazkide eginez. Zuen kuotak gure seme-alabentzako jarduerak antolatzeko eta programatzeko tresna dira.

Kuota (30 € seme/alaba bakarra baduzu eta 40 € gehiago badituzu) banku-transferentzia bidez ordaintzen da matrikula egitean (baina familiaren bati pasatu bazaio, urteko edozein unetan egin dezake, gure kontuan sartuta eta ikaslearen datuak eta egiten duen kurtsoa adierazita).

Kontua: Caja Laboral  ES59 3035 0425 29 4251002365

Kontzeptua:  Ikaslearen abizenak, izena eta zein kurtsotan dagoen

Dirua sartu ondoren, bidal iezaguzue mezu elektroniko bat elkartearen helbidera (geu17unamuno@gmail.com) eta gaian adierazi “BAZKIDE BERRIA” eta honako datu hauek erantsi:

  • Ikaslearen datuak: Izena eta abizenak
  • Harremanetarako datuak:  posta elektronikoa eta telefonoak
  • Kuota elkartearen kontuan ordaindu izanaren adierazpena edo egiaztagiriaren kopia (30 € seme/alaba bakarra baduzu eta 40 € gehiago badituzu).

Guraso Eskola Online

Bizi dugun konfinamendu egoera eta familia askok Guraso Eskolarekin jarraitzeko egin duten eskaera dela eta, BIGEk ikasturteari jarraipena emateko aukera eskaini zigun Guraso Eskola online eginez, aurten hasita zegoen talde osoari, eta aukera aprobetxatu genuen, jakina.

Hitzaldia Soma Institutuko plataforma birtual pribatuaren bidez eman zen, eta hamabost eguneko jarraipena izango du.

Salida al monte Ereñozar

Dentro de las actividades que organizamos a lo largo del curso están las excursiones montañeras. En esta ocasión tocó el Ereñozar (447 mts) . Una preciosa cima en Kortezubi en la que disfrutamos pequeños y mayores.

Si quieres más información sobre nuestras excursiones pulsa aquí.

 

 

 

 

Cancelada la charla “¿Las redes les enredan?”

Por razones ajenas a nuestra voluntad QUEDA CANCELADA la charla  “Las redes les enredan” que imparte  la psicóloga Ianire Estébanez sobre Cómo educar desde las familias en el uso de las redes sociales.

El mundo de las tecnologías y las redes sociales está presente en nuestro día a día, con especial presencia y magnitud en la adolescencia. ¿Sabemos cómo usan las redes sociales nuestras hijas e hijos? ¿Entendemos qué les engancha a usar estos espacios? ¿Conocemos las ciberviolencias que están emergiendo a nivel viral? ¿Sabemos acompañar y educarles en un uso sano de las redes?

En esta charla podremos conocer vivencias cotidianas, empatizar y entender el mundo adolescente y su necesidad de conectividad, y, sobre todo, quitarnos miedos infundados, para pasar a tener conocimiento de cómo poder ayudarles a crecer en este medio. Porque las tecnologías ya no son nuevas, son una realidad presente, y ya es imprescindible aprender y enseñar a gestionarlas.

Ianire es experta en prevención de violencia en adolescentes y jóvenes. Desde hace 12 años ha investigado sobre la violencia en el noviazgo y las agresiones sexuales, o el uso de las redes sociales para la gente joven, para instituciones como Emakunde, Gobierno Vasco y el Observatorio Vasco de la Juventud, y ha realizado varias publicaciones, como guías, comics, y materiales didácticos.

 

 

Atxarre

Atxarreko San Pedro gailurrak, Oka ibaiaren estuarioa eta Urdaibaiko Biosfera Erresbaren eremu guztiaren gainean dago. Mendi Inguruan, gaur egun desagertzeko arriskuan jarraitzen duen eta inguruan benetako ohian itxura dauka artadi kantauriarraren baso zabala hedatzen da. Gailurrean, itzasoko zein Urdaibaiko ikuspegi paregabeaz gozatzeko beta izando dugu.

Cursos de euskera para obtener el titulo C1 con AEK

Como todos los cursos AEK imparte formación a nuestros hijos e hijas interesados en sacar el título C1, el antiguo EGA.
Si quieres ampliar información sobre los cursos para alumnado de la ESO pincha aquí. Si es para Bachiller pincha aquí.