Guraso Eskola. Familia. Osasunerako gunea

Zure seme-alabak hezteko erronkaren aurrean gakoak eta baliabideak aurkitu nahi dituzu? Otsailaren 14an institutuan hasiko den “Guraso Eskola” ren edizio berrian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Topaketa hauek informazio eta prestakuntza gunea dira, hor arlo ezberdinetako adituek familiei seme-alaben hezkuntza prozesuan orientatzen eta laguntzen saiatzen diren. Doako programa da eta nahieran egina, hau da, talde bakoitzaren beharretara egokitua.

Hauek dira horietan lantzen diren gaietako batzuk: hezkuntza-ereduak, arauak eta mugak, hezkuntza emozionala, familiako komunikazioa, gatazken konponketa, jazarpena, sexu-hezkuntza, teknologia berriak, ikasteko ohiturak, elikadura eta nutrizioa, kontsumo problematikoen prebentzioa…

“Gurasoen Eskola”k Bizkaiko hainbat eskola eta institututan gauzatzen dira, eta balorazio bikaina jasotzen dituzte beren kalitateagatik eta berrikuntzagatik, bai gurasoen aldetik, bai irakasleen aldetik; BIGEk antolatzen dituu eta Bilboko Udaleko Osasun Arloak diruz laguntzen du.

Lehenengo hitzordua hau izango da:
Eguna: otsailak 14, asteartea
Ordua: 17:30
Tokia: Batzar aretoa (Unamuno BHI)

“Círculos de diálogo” ekimena ezagutzeko Miguel Catalán Institutuko ordezkariekiko topaketa

Urtarrilaren 26an, Madrilgo Miguel Catalán de Coslada Institutuko lagun talde bat etorri zitzaigun, “Círculo de diálogo” proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genezan. Praktika “errestauratiboa” da, Madrilgo zentro horretan aspalditik praktikatzen ari diren ikastetxeko eta ikasgelako harremanen kalitatea hobetzeko. “Miguelen artean” izenburua jarri diote topaketari, eta GEU Unamunok ekimena babestu egin du.

Bi ikastetxeetako ikasleek, irakasleek eta familiek elkarbizitzarako hainbat jarduera jarri genituen abian, eta horien bidez erakutsi ziguten nola funtzionatzen duten “zirkulu” horiek eta, horien bitartez, nola hobetu dezaketen ikastetxeko bizikidetza.

Ikasturte eta adin desberdinetako familiek, irakasleek eta ikasleek proiektuan parte hartu dute (DBHko lehen mailatik Batxilergoko bigarren mailara) eta, azaldu digutenez, esperientziaren sentsazio oso positiboekin geratu dira.

Miguel Catalan Institutuko lagunei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen, beren esperientzia hemen partekatzeagatik, halaber, gure ikastetxeko Zuzendaritza taldeari zorionak eman nahi diogu proposamena egiteagatik.

Topaketaren irudi gehiago ikusi nahi badituzu: [IES Unamuno]

Batxilergoko lehen mailako ikasleek, “Cementos Rezola” bisitatu dute

Batxilergoko lehen mailako ikasleek Cementos Rezola enpresa bisitatu zuten Arrigorriagan, joan den azaroaren 23an.

Bisitaren helburua horrelako enpresa baten ekoizpen-prozesua bertatik bertara ezagutzea zen: lehengaiak sartzen direnetik (harrobi batetik lortutako harriak) zementua lortu arte.

Bisita Pagasarriko behealdean dagoen harrobian hasi zen; bertan, enpresako ordezkariek harria ateratzeko prozesua zertan datzan azaldu zuten. Ondoren, fabrikara joan ziren, eta hor ezagutu ahal izan zuten fabrikazio-prozesu osoa: harria sartu, errotetan birrindu, eta labean tenperatura altuetan berotu, porlana lortzeko. Amaitzeko aztertzen dute ateratako produktua haren kalitatea ziurtatzeko.

Harrobiaz gain, ikasleek fabrikako beste toki batzuk ere bisitatu zituzten, hala nola kalitate-saila, zementu-siloak edo ontziratze-saila, besteak beste.

Amaitzeko, anfitrioiek hamaiketako batera gonbidatu zituzten gure ikasleak, eta opariak ere banatu zituzten.

Ohi bezala, Unamuno institutuko Guraso Elkarteak GEU17 elkarteko ikasleen jarduera babestu zuen. Zure familia elkartean nola inskribatu jakin nahi baduzu, hemen kontsulta dezakezu: [harremanetan jarri]

Batxilergoko 2. mailako ikasleak, Campos Eliseos Antzokian

Batxilergoko 2. mailako ikasleak Campos Eliseos Antzokira joan ziren urtarrilaren 25ean, Federico García Lorcaren “La Casa de Bernarda Alba” antzezlana ikustera. Ekimena Leyre García eta Esperanza Nieto Hizkuntza irakasgaiako irakasleek abiatu zuten. Irakasleak zein ikasleak pozik atera ziren antzerkitik eta, bereziki, Begoña Longorekin, Bernardaren paperean. Leyrek azaltzen duen bezala, “pozik nago irteera hau egin izanaz, antzeztutako obra ikusteak Selektibitaterako azterketa errazten baitu”.

GEU Unamuno elkareteak babestu du ekimen hori, IGEko ikasleen sarrerak finantzatu ditu. Elkartekide izan nahi baduzu, informazio gehiago eska dezakezu esteka honetan: [galdetu]

Antzezlana SKENÉ Teatro, Asociación teatral- Encarni San Millán- Antzerki Elkarteak egin du, Nahikari Yuberok zuzendu du eta Begoña Longok Bernarda Albaren papera egin du.

 

Bilboko Erreprodukzio Artistikoen Museoan ikasleen jarduera

Joan den urtarrilaren 13an, ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleek Bilboko Erreprodukzio Artistikoen Museoa bisitatu zuten. Bisita gidatu baten bidez, ikasleek Hermes edo Dionisios bezalako pertsonaia mitologikoen estatuak ezagutu zituzten, besteak beste. Erreprodukzioak ere aztertu zituzten Bilboko zentroak duen lagin zabaleko “Venus” batzuk. Bisita amaitzeko, urrezko kopuruari buruzko tailer bat egin zen, arte munduaren arau estetiko ezaguna, harmonia perfektua ematen duena.

Beste batzuetan bezala, GEU17k, Unamuno ikastetxeko guraso elkartekoak diren ikasleen jarduera babestu egin zuen.

Guraso-elkartearekin nola elkartu jakin nahi baduzu, jarri harremanetan GEU17rekin.

 

Visita Atapuerca 2021

El pasado 15 de diciembre el alumnbado de 2 de batxiller visito las excavacxiones de Atapuerca, así como el Museo de la Evolucion en Burgos

COVID gabeko USE

Eusko Jaurlaritzak ikasle eta familientzako protokolo bat bidali du USEko probak Covid 19ren aurrean seguruak direla bermatzeko.
Esteka honetan jarraibide nagusiak erantsiko dizkizuegu.

Besaide mendira igoera maiatzak 23

Mezu elektroniko honen bidez gogorarazi nahi dizuegu datorren igandean, maiatzaren 23an, mendi irteera izango dugula. Oraingoan Besaidera joango gara.

Irteeran parte hartu nahi dutenek honako informazio hau eman behar dute:
1.- Aurreko irteera egin badute, mendiko taldeari wsap bat bidaliz, ikaslearen izen-abizenekin.
2.- Lehen aldiz apuntatzen badira, (geu17unamuno@gmail.com ) helbide honetara email bat bidali eta ikaslearen izen-abizenak eta amaren, aitaren edo legezko tutorearen harremanetarako telefonoa eman.
Bi kasuetan, izena emateko azken eguna maiatzaren 19a da, asteazkena, 14:00etan.

Argazkia:Mendicat

LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Aurten ere ospatuko dugu maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, eskubideen aldeko eta kolektibo horrek gaur egun aurre egin behar dion diskriminazioaren aurkako jardunen ardatz katalizatzaile gisa.

Bere nortasuna aurkitzeko prozesuan dauden nerabeen guraso garenez, egun honetaz baliatu nahi dugu geure buruari galdetzeko nola laguntzen, hartzen eta aberasten dugun gure seme-alaben garapenaren funtsezko une hori.

Ganeroitz. Alonsótegi

Gaur, maiatzak 9, gure mendizale ausartek Ganeroizko tontorra (561m) gainditu dute Sasiburuko mendikatean. Goizeko 9etan, motxila eskuan, maskara ahoan, Alonsotegirako autobusean sartu dira, bertatik abiatu baita ibilbidea.

Igoera erraza izan da, txutxez eta barre-algaraz betea… Ibilbidean zehar, Humilladero ere ezagutu dute, eta Atxurietako ikuspegi zoragarriak ikusi dituzte.

Arratsaldeko ordu bietan, 9 km, 500 m-ko desnibela eta hamaiketako gozo baten ostean, etxerantz abiatu dira.

Iristean, tximistekin eta trumoiekin ekaitz batek ongietorria eman die eta horrela amaitu da goiz on bat naturan