Bizi dugun konfinamendu egoera eta familia askok Guraso Eskolarekin jarraitzeko egin duten eskaera dela eta, BIGEk ikasturteari jarraipena emateko aukera eskaini zigun Guraso Eskola online eginez, aurten hasita zegoen talde osoari, eta aukera aprobetxatu genuen, jakina.
Hitzaldia Soma Institutuko plataforma birtual pribatuaren bidez eman zen, eta hamabost eguneko jarraipena izango du.